http://www.plaentxia.com

Revelphone taldea zuzenean arituko da
plaentxia.com   
2008-10-06 12:21
Danbakan zuzenean aritzeko 24. taldea aukeratzeko bozketa itxi da dagoeneko. %32,24arekin  Revelphone taldea irten da garaile. Zorionak!
Komentarioak (1)
 
Jazza eta musika beltza Deba bailarako herrietan
plaentxia.com   
2008-10-03 09:48

Klik haundi ikusteko
Urtero bezala, Gaztelupeko hotsak Jazz eta musika beltzaz gozatzeko jaialdia antolatu du. Urriaren 17an izango da lehen kontzertua eta Urriaren 26an azkena. Guztira 4 emanaldi desberdin antolatu dituzte; Mutriku, Elgeta, Soraluze eta Elgoibarren eskainiko direnak.

Komentarioak (0)
 
140 lagun mendi irteeran
plaentxia.com   
2008-10-01 12:06

Klik haundi ikusteko
Irailaren 28an Mendi taldeak Erniora antolatutako irteeran 140 lagunek hartu zuten parte eta 3 autobusetan irten ziren Soraluzetik. Giro bikainean egunpasa ederra egin zuten. Argazkia, Erniotik jeitsi zirenekoa, Trintxerako ostatuan.

Komentarioak (1)
 
Antzerki zikloak bi antzezlan euskaraz eta bat erdaraz izango ditu
plaentxia.com   
2008-10-01 11:47
Klik haundi ikusteko
Udalak antolatutako antzerki zikloak urriaren 3tik 17ra arte iraungo du. Barixakuro, ikusgai egongo dira 22:15ean kiroldegian.
Komentarioak (1)
 
Galdutako txakur bat agertu da
plaentxia.com   
2008-09-30 11:47
Klik haundi ikusteko
Irailaren 20an, lagun batzuk Marraskilo Tourren parte hartzen ziharduten bitartean, txakur hau jaberik gabe galduta agertu zen. Txakurrarekin zer egin ez zekitela eta udaltzainetara jo zuten eta hauek txakurtegira eraman dute. Bere jabea ahal den eta azkarren topatzeko, ezaguna egiten bazaizu 943 75 13 04 telefonora deitu edo udaltzainen bulegora, 943 75 30 24 telefonora.
Komentarioak (0)
 
Revelphone taldeak aukera du Danbakan aritzeko
plaentxia.com   
2008-09-30 11:18
Klik haundi ikusteko
Danbaka musika lehiaketan parte hartu duten taldeen aukeraketa eginda dago dagoeneko. Revelphoni botua emateko: Danbaka.com 
Komentarioak (1)
 
Kotxe bat eskaileretan behera
plaentxia.com   
2008-09-30 10:41
Klik haundi ikusteko
Pasa den barixakuan, hilak 26, iluntze partia Soraluzekoa ez den pertsona bat bere autoarekin frontoitik Galipoterako eskaileretan behera joan zen. Denbora asko behar izan zuten autoa bertatik atera ahal izateko, eskailerek malda handia dute eta. Azkenean 2 garabi erabili behar izan zituzten. Ikusmira asko sortu zuen gertakari honek eta jende andana bildu zen bertan zer gertatu ote zen jakiteko. Auto gidariak ez du ezer larririk, sustoa baino ez. Bigarren aldia da horrelako zerbait ikusten dela herrian. 
Komentarioak (0)
 
Martxan da Galtzakomik komiki lehiaketa
plaentxia.com   
2008-09-29 12:22
Klik haundi ikusteko
Galtzaundi Euskara Taldeak Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du. Ekimena Euskal Herriko komikigile euskaldun guztiei zabalduta dago.
Komentarioak (0)
 

Pil Pilean

Publizitatea

Advertisement

Mediateka


Gaztañerre

Albisteak e-postaz jasotzeko






RSS Harpidetza

Iragarki laburrak

Azken komentarioak

zorionak mutilak!!
Nik be eman neban botua... baina orduan bigarren z...
Aspaldiko partez
Aspaldiko partez jente mordoxka bat batu zan juan ...
mendizaleak aurrera, goazen me...
hoi hoi girua! aurrera mendizaliak! baina akorduan...
Emon botua ia sartzen diran
Sartu Danbakan eta emon botua, ia lortzen dogun Revelphone sartzia.
azkenian be
bazan ordua!!
mesedeetako jaien kartela
Ni atzo egon nintzan jaietan eta oso gustora ibili...
EA EGIA DEN
Bada ordua zaborrontziak martxan ipintzeko.Ea egia den!!!!
Artzain-Txaboleta
Zuzenduta geratu da.
Atseden txabola
Arrazoia dakak Oskar, \"txantxabolas\" hori, Irurt...
txantxetan bolak !?
Aizue! bajakixat garai baten erderiaren eragiñaga...

Agenda

Gaztañerre Azoka
Azaroa 8, 2008 (Egun osokoa)

Gaztañerre Eguna
Azaroa 10, 2008 (Egun osokoa)

kvumhvwr
Azaroa 12, 2008 (17:30)

Agenda osoa ikusi
Ekitaldi bat gehitu

Agenda

Iraila 2008 Urria 2008 Azaroa 2008
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Ekitaldi bat gehitu Ekitaldi bat gehitu