http://www.plaentxia.com

Laskurain eta Gonzalez faboritoen gainetik PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2010-03-08 12:31
Klik haundi ikusteko
Iruñeko Labriten finalerdietako lehen partida 13-22 irabazi zien Irujo eta Beroizi. Argazkia Felix Morquecho.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zapatuan Iruñeko Labrit pilotalekuan eskuz binakako txapelketako finalerdietako lehen partidua jokatu zen. Pronostiko guztien kontra Gonzalez eta Laskurain 13-22 gailendu zitzaizkien Irujo eta Beroizi. Aritz Laskurain ondo aritu zen partidu guztian zehar, ondo jarrita, pilota zein jokoa atzetik zuzentzen. Zenbait komunikabidek biharamunean esan bezala, bera izan zen lauretatik onena Iruñan. Gonzalezek ere asmatu zuen Irujo mendean hartzen eta azkenean, bederatzi tantoko aldeaz urdinak garaile.
 
Beste bikoteetan Xala eta Zubietak lortu zuten garaipena, 13-22 Titin III eta Beroizen aurka.
 
Hurrengoa lehia domekan Eibarren
Plaentxiatarraren eta azkaindarraren hurrengo lehia datorren domekan izango da, martxoak 14, arratsaldeko 17:00etan, Eibarko Astelena pilotalekuan Xala eta Zubieta bikotearen aurka.
 
Finalderrietako bigarren garaipena lortzeko herritarren animoa eta babesa ondo baino hobeto etorriko zaizkio! Animatu domekan Lasku animatzera! EMOIXOK LASKU! 
 
PILOTA: Asteburu goibela Sorako taldeentzako
Sorako futbolariek ia punturik lortu gabe egin dute asteburua. Erregionalek Anaitasuna liderraren aurka 3-2 galdu zuten. Modu honetara plaentxiatarrak azken aurren daude
sailkapenean, 14 punturekin, Anaitasunak ostera 45 ditu batuta.
 
Jubenilak eta kadeteak kopako 7. jardunaldia jokatzen ari dira. Lehenengoek 3na berdindu zuten Eibartarraken aurka. Lau punturekin 6. daude sailkatuta, liderra Ikasberri da eta 14 puntu ditu. Kadeteek ere galdu egin zuten. Aretxabaletaren aurka 1-3ko emaitzarekin eta punturik eskuratzeke itzuli ziren etxera. Bosgarren daude 4 punturekin, liderra Elgoibar da 15 punturekin. 

Komentarioak

Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Herritarren blogak

Eztabaida Gunea

Lanera buelta gogorra egin jatzu?

Komentarioak (0)

Pil Pilean

Soraluzeko Aditz-taulak

Advertisement

Mediateka


Euskal Jaia 2010

RSS Harpidetza

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Azken komentarioak

Goazen ba lanera!
Kaixo Kalebarren! Sortu den egoeraren erantzukizu...
beste behin
Kaixo, Mendotz Ba bai, hain sinplea da legeak dio...
beste kontu batzuk kalebarreni
Lehenengotik esan aurrekuan idatzi nittuan galdere...
negoziazioa beharrezko
Pozten nau gai honen inguruan sortu den partaidetz...
Etxebizitza publikoak = kudeak...
\"(...) gure bizimodua ez onartu edo errespetauko ...
nik badakadaz kontu batzuk
Aupala. Internet ez dok ez eztabaidak emoteko toki...

Albisteak e-postaz jasotzeko






Iragarki laburrak

Agenda

Zarzuela gaua
Iraila 11, 2010 (20:00)

Haur masaje tailerra
Iraila 14, 2010 (08:00)

Marraskilo Tour 2010
Iraila 25, 2010 (06:00)

Agenda osoa ikusi

Agenda

Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Une honetan 5 bisitari

Loturak

    1.jpg
 
 
  2.jpg
 
 
  3.jpg
 
 
 4.jpg