| Maria Garmendia (PP) |
|
|
|
| plaentxia.com | ||
| 2007-05-16 16:30 | ||
|
PP
María Garmendia Martín 25 urte Bilbotarra Turismoan diplomatua PPren Bizkaiko egoitzako laguntzailea
Noiztik eta zegaittik politikan? 2003tik nabil hontan. Uste sendoak ditudalako eta nere iritziz Euskal Herriak aldaketa behar duelako. Ze balorazio egitten dozu azken legealdiaz? Javier Nuñezek egindako lana oso garrantzitsua izan da, Udal korporazioan PPko zinegotzi bakarra izan arren, eta batez ere kontuan izanda lanerako baliabide gutxi daudela eta herritarrak ez zaizkigula arazoen berri emateko gerturatzen. Zeintzuk dira zuen programaren punturik garrantzitsuenak? Helburu zehatzetarako, hiru adibide ipiniko ditut: Jubilatuen Etxea aldatu, nagusientzat irisgaritasun txarreko lekuan dagoelako; Udalaren web oria eguneratu eta hobetu, bizilagunek edozein udal-tramite egiteko trenza erabilgarri, eroso eta eraginkorra izan dadin; eta azkenik, udal-fondoen alperriko gastuak kontrolatu, dirua bizilagunek dituzten benetako beharretan gastatu dadin. Euskeriakiko egitasmorik badaukazue? Benetako elebitasun politikaren alde egiten dugu, hau da, euskararen alde gaude, baina gaztelera baztertu gabe. Bi hizkuntzen erabilera bultzatzen dugu herriko informazioetan, seinaleetan, herriko iragarkietan, eta abar. Irabaziz gero, zer da lehenengo egingo dozuena? Eskailera mekanikoak ipini bizilagunen joan-etorriak errazteko, doako aparkaleku kopurua handitu eta kultur-etxea sortu, kultur taldeek beren jarduna bertan gauza dezaten. Koaliziñua zeinekin egingo zenduke, gehiengorik ez balego? Ez gaude inongo partidurekin berba egiteko itxiak, beti ere indarkeria gaitzesten badu eta bizilagunen alde badabil. Zuri botua emoteko arrazoi bat. Herriaren interesak defendatuko ditut eta Udal-korporaziorako haize freskoa izango naiz.
Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete. |
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
Herritarren blogak
plaentxia.com
| Zer da? |
| Arauak |
| Publizitatea |
| Harremanetarako |
Azken komentarioak
Goazen ba lanera!Kaixo Kalebarren! Sortu den egoeraren erantzukizu...
beste behin
Kaixo, Mendotz Ba bai, hain sinplea da legeak dio...
beste kontu batzuk kalebarreni
Lehenengotik esan aurrekuan idatzi nittuan galdere...
negoziazioa beharrezko
Pozten nau gai honen inguruan sortu den partaidetz...
Etxebizitza publikoak = kudeak...
\"(...) gure bizimodua ez onartu edo errespetauko ...
nik badakadaz kontu batzuk
Aupala. Internet ez dok ez eztabaidak emoteko toki...
Albisteak e-postaz jasotzeko
Agenda
Zarzuela gauaIraila 11, 2010 (20:00)
AZ/DZ + BOTTLE DUCK
Iraila 11, 2010 (22:30)
Malcolm Scarpa
Iraila 11, 2010 (23:00)
Agenda osoa ikusi











