|
Egin apoustu jaun andreok Iñaki 2007-05-27 21:46:22 Argi dau EAJk in ditxuan DESTROZUAK ordaindu ditxuala. Oin gauzia egongo da zeinek lortzen daben gobernuan egotia. Zela ikusten dozue? |
kanbixua.... mendotz 2007-05-27 23:06:29 destrozuak konponduko trankil egon... batzokixak gaur gauian 3 metro galdu ditxu... eta hori gora ANV eta gu!! Txipi alkate? |
merezitxako irabazixa!! la jefa... 2007-05-27 23:10:42 Hainbeste urtian kriston lanak ein ondoren oraingoan egurra emon dotsa herrixak EAJ-ri. Ikasi deixala aurrera bidia nola egin behar dan!! |
28 urteko ondorixua atxotegi 2007-05-27 23:12:48 28 urte sufritzen egon da gero, azkenian uzta batu du gure herriak. Piztu da soraluze, etorri da soraluze berria. Heldu da fruitua!!!!!!! Biba gu!! eta gutarrak!!!! |
Aitor Herriak aldaketa nahi dau 2007-05-28 10:48:22 Udal hauteskundien emaitzak ikusita garbi dago plaentxiatarrak udalean aldaketak nahi dittuela. Alderdi ezberdinen arteko koalizioak ezinbestekoak izango dirala argi eta garbi dago. Bukatu dira jauntxokerixak azkenian! Berba egiteko garaixa eta akordixuetara helltzeko ordua da, herrixa aurrera ateratzia nahi bou. Ekin ba lanari! |
Mila esker Errekaldekua 2007-05-28 11:41:43 Aupa Plaentxi eta mila esker zuen konfiantziagaitxik. Txipi alkate hala nahi izan dabelako herrixak.Gora Eae-Anv |
Plaentxia bizirik Aitziber. 2007-05-28 13:36:17 Pozik eta iluzioz esnatu da gure errekia be. Ia ba danon elkar lanaz puntarik punta, baztarrik baztar garbitzen dugun; gure herriaren muiña. Orain da garaia. |
Pintadia Frontoiko pareta 2007-05-28 13:55:22 Nere paretan daun pintadiak ala diño: Gabilondo herria ez doa ondo!! |
bein irabazten dotela kalebarreneko katua 2007-05-29 14:28:30 Jo! hau da kalamidadia, bein irabasten dotela apuztu bat eta premixo barik.. Baina, bueno, itxuraz plaentxian kanbixuak datoz, ea oberako dan Eta orain arte egon dianeri, urrengoan herrixari kaso ein. Gozategin abesti batek dion bezela (herriak saltzen duenak, merezia du dotea) |
gora gu ta gutarrak gtxera 2007-05-30 10:11:53 irabazi juau/jonau! lana ez donk ez makala izan. baina ez gaaitunk lasaittu biar, guk ordezkarixak eukiko dittugu udaletxian, alkatetzia bebai seguruenik, baina alboko herrixan etxuen/k ordezkaririk euketzeko aukerarik izango seguruaski. horrez gain, ia pnv eta psoe ez ditxuken akordio batera iristen. TXIPI ALKATE! GABILONDO, AMAITTU JATZU TOXLLUA! GORA EAE-ANV |
koaliziorik? hauteskundeak 2007-05-30 16:34:03 Koaliziñua zeinekin egingo zenduke, gehiengorik ez balego? Ez dogu inor baztertuko, orain arte moduan; herrittarren berbia eta erabakixa errespetatzeko gertu eta Euskal Herrixa badala aitortu eta lurraldetasuna onartzen daben edozeinekin. Akordio puntualak gure parte hartze filosofixiarekin eta programiarekin bat datozenekin. PNV + EA = 5 ANV + PSE + PP = 7 Nork daki..... |
ez dut aurrekoaren ironia ulertu... mendotz 2007-05-30 17:23:35 Edota erratu zara letraren batzuekin... Edota esplikatu mesedez zergatik agertzen den ANV; PSOE eta PPrekin. Segi ondo, |
Zorionak eta ea komunikaziñorako bide o Gaueko 2007-05-31 16:08:27 Epa herrittarrok! Aspaldixan Mondrauen bizi naizela eta, Pil-pilean izaten dot zuon guztixon barri jasotzeko modua eta web hau zabaldu dala jakittiak zelako poza emon dostan ez dakizue! Era erosua izango da hemendik aurrera batzu batzuekin hizketaldixak edota hartuemonak eukitzeko behintzat, badakizue, gutun asuntuetarako ez daguala eta gaur egungo gizartia. Lehenengo aldixa da idazten dotena eta hasteko zorionak emon nahi neuskixo Txipiri eta bere inguruko guztixei, hainbeste urteren lanaren ostian alkatetza lortzeko botu gehixen jaso dabelako. Dana dala nere aurreko batek esan daben moduan, eta orain zelako tratuak egongo dira? Kanbixua bihar dala garbi esan dau Plaentxiak, zigorra emoteko aukeria eskuan izan eta jentiak baliatu ein dau. Kanbixua emoteko bidiaren lehenengo pausua udala zabaltzia izan bihar leuke, herrixari zabalik, herriko talde eragilliei, dana dalakua antolatzen dabillen jentiari, lanerako prest daguan jentiari. Alderdietan zeintzuk dare herrixari eskumenak eta erabakitzeko aukeria emotiaren alde? Ondo aztertu gaixa eta aurretik premisa hori dozuela ekin bestiekiko harremanei. Herrigintza eta euskalgintza bermatuko daben koaliziñua bihar leuke Plaentxiak. Gehiengo barik ? Gai bakoitzeko akordixuekin? Ez dago erreza! Mondrauen argixaua dago panoramia aukera gehixago dagualako beste talde batzuk tarteko. Ia ba, aldaketia erain eta zorionak Ezker Abertzaleari |
ETA-ri bizkarra eman eta kondenatu Bakea !!! 2007-06-06 14:05:51 ANV-ri botoa emandako Soraluzer baten izenean, uste dut garaia heldu dela ETA-ri bizkarra emateko eta bere akzio eta komunikazio guztiak kondenatzeko. |
Prozesua bultzatzen indarra jarri beharr mendotz 2007-06-07 17:30:54 Nik ere ANV-ri eman nion bozka. Eta bozka horrekin ANV-ri eskatzen diodana da prozesu demokratiko baten alde ahalik eta pausorik sendoenak ematea. ETA-ri bizkarra eman behar zaiola diozu. Eta zer egin behar da, ETA-ren jarduerarekin bukatzeko bidea ere bazen prozesuari bizkarra eman dioten alderdi politikoekin? Alderdi politiko zenbaitzuk badirudi nahiago dutela gerra... Bukatzeko, nik ere uste dut gauden egoeratik irtetzeko autodeterminazio eskubidearen alde gaudenen artean egin behar diogula tira konponbide prozesu bati. Konponbide prozesu soziala behar duela gure herriak azken finean. Ekainaren 16an udaletxean alkate aukeraketa egongo da. Ikusiko da bertan EAJ-k konponbideari edota boterea mantentzeari zabaltzen dizkion ateak. |
ANV udaletxean alkate plaentxiatarra 2007-06-08 11:06:19 Azken auteskundeetan ANV-k etara dau botuen gehiengoa, beraz ez nioke EAJ-ri eskatuko ateak zabaltzea edo istea, baizik eta ANV-ri. Berak, EA-rekin goberna dezake, beraz, orian du aukera ANV-k herria aurrera etaratzeko bere politika soziala jarraituz. Ez kokildu, eta botuek emandako aukera erresponsabilitatez erabili. |
ANV-k ateak zabalik ditu! mendotz 2007-06-08 18:51:10 Eta zer gertatuko litzateke ANV eta EA-k akordixoa lortu... baina EAJ-k PSOE eta PPrekin 6 lortuko balitu? Kontu!! |
ANV-k egin behar duen lehenengo gauza... Aupa Sora 2007-06-10 13:44:54 Eta zer gertatuko litzateke ANV-k ez badu ETA kondenatzen? Kontu !! Garbi daukat ez zituela horrenbeste botu jasoko, ETA-ren deklarazioa hauteskundeak baino lehenago izan balitz. Nirea behintzat ez zuen jasoko. |
Neuria bez ez zeben lortuko Plaentxia 2007-06-10 17:53:18 Arrazoi osua dozu. Neuria bez ez zeben lortuko eta. Gainera, hasi dira betikuak autobusak erretzen. Ze tristura !! |
ixa berdin peio 2007-06-10 18:00:33 Azkenian dena berdin geratuko da. Alkate bera, EA-rekin. ANVk Txipi botauko du, PSOEk Sole ta PPk bere zinegotzia, ta EAk EAJri emango dio bere botua. Argi dago horrela 5 zinegotzi izango direla soilik, baina ANVk ANVri bozkatuko dio, noski, ta ez dut uste EAJk ANVri emango zeniokeen bere botua. Seguraski, EAk EAJrekin joango da, ta ez ANVrekin. Baina aldrebes gertatzen bada, nork daki PSOEk EAJri emango bazenion bere botua ANVk alkatetza ez lortzeko? Aupa Plentxi!! |
Kondenatzeko gauza asko dago hemen... Okina 2007-06-11 14:06:03 Kondena kontu horrek asperguria emoten dosta ya. Zegaittik ez da behingoz arazuaren konponbidera jotzen? Gaur egun, gutxi asko erreferendun bat eginda konponduta legoke hemen kontua. Eta orduan, zergatik ez da egitten? erantzun mesedez. ETA kondenatzeko eskatzen dosta neri PNVk, PSOEk, PPk... Mesedez... lelokerixak laga eta konpondu deixela benetako problemia behingoz, poltsikuak betetziari lagata. Eta bestela azaldu neri zeinek laguntzen dittuan diru publikoz euskal arma fabrika indartsuak. Ezker abertzaliak? Portzierto, Soraluzen ointxe arte egonda bat eta ez dot uste txupa txups-ak egitten dittuztenik. Plaentxiatarrei hori kondenatzeko eskatu bihar jakue? agian bai. Agian hurrengo alkate danari eskatu geinkixo ezta? hala horrek ez dauka inportantziarik? Ni indarkeria danen kontra nago baina ulertu neike zergaittik gertatzen dan eta hori konpontzia da interesatzen jatana. Morala ondo dago baina beti eta danei aplikatuta, ez modaren arabera debilenari egurra emoteko. Ezker abertzalia da lehenengo interesatua hau dana konpondu dadin. Zoritxarrez beste alderdi batzuk ez dauke horrenbeste interes. |
Demagogiarik ez Demagogiarik ez 2007-06-13 10:35:27 Gehiengoa ETA-z dago aspertuta. Indarkeria danen kontra zaude? Orduan, kondena ezazu ETA, beste indarkeria guztiak kondenatzen dituzun modu berean. |
Autokritikaren beharra Autokritika 2007-06-13 14:35:58 Danok egingo baginu autokritika pixkat, hobeto juango litzaiguke. ETA kondenatzen dut!!! Eta hori esanda zer? Derrepentian dana bukatu da? Eta zeinek esaten dau ezer gure herrixan armak egin eta egitten dittuen pertsona horretaz? Munstruak dira?? Hemen danondako dago. Bakoitzak emon deixela ejenplua, eta gero eskatu bestieri be. |
Autokritika Autokritika 2007-06-13 16:57:40 Autokritika, esker abertzaleko pertsona askok egiten dute, eta baita ETA kondenatzen ere (kondenatu eta gorrotatu ere), baina guztiak plano indibidualian. Ezker abertzalearen autokritika eta kondena falta da, plano instituzionalian. |