http://www.plaentxia.com

Abesbatzak Eibarren kontzertua eman eta Elgoibarko ereserkia estreinatuko du PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2007-05-29 16:00
Klik haundi ikusteko
Ekainaren 2an bi emanaldi eskainiko ditu Ezoziko Ama Abesbatzak:bata Eibarko San Andres Elizan iluntzeko 8etan eta bestea Elgoibarko Trinitate jaietako danborradan gauerdian. Biak ere Gasteizko Canta cantorum abesbatza gaztearekin batera osatuko ditu, Silvia Hernandez zuzendari dutela. Elgoibarren gainera, Beti Elgoibar ereserki berria aurrenekoz abestuko dute bertako bandak lagunduta.  
 
Eibarko kontzertuak honako egitaraua izango du:

EZOZIKO AMA :
 

THAT LOVE SOME ROAD

A TÚ LADO…………………………………J. BUSTO

 CANTACANTORUM

 IL BIENCO E DOLCE CIGNO…………..S. ARCADELT

 TU NO SABE INGLÉ …………………….E. GRERET

Batera

 SHENANDOAH…………………………..S. ERLO

 AVE MARIA…………………………….....S. RACHAMANINOFF

 JAVA – JIVE………………………………J. DALSGARD

 ALLA VA UN ENCOBIJADO…………….A. LAURO

 HABANERA TROPICAL………………….M. CELDRAN

 SARATARRA………………………………J. M. GZ. BASTIDA

 BOGA BOGA………………………………J. M. SAGARNA

 AMETSETAN………………………………J. BUSTO

GLORIA Y KIRIE…………………………..S. DOBROGOSZ

 

Elgoibarko ereserkia hauxe da:

 
  BETI ELGOIBAR
 
Barren barrenetik
Elgoibar
Barren barrenetik
Borbor burdin berri
Barren barrenetik
Txirbilezko gerri
Barren barrenetik
Barren barrenetik
Danbor-danbor egurrean
Burdinen herri
Burdinen herri
Burdin-burdin egurrean
Biharko beharrean gaurko herri

Barren barrenetik
Borda berde berri
Barren barrenetik
Abarken baserri
Barren barrenetik
Barren barrenetik
Belar sardea lurrean
Berdeen herri
Berdeen herri
Lurra lurra bularrean
Biharko beharrean gaurko herri

 

Zazpi jostunek
Jositako soinekoa
Sigma zaharrez
Auzoz-auzo, tartekoa
Urasandiren
Orratzez San Rokekoa
Ibaia isil
Sigi-saga sugekoa
Ibaia isil
Sigi-saga sugekoa

Barren barrenetik
Elgoibar
Elgoibar

Herri sugea
Luze-luzea
Herri gorria
Burdinen irria
Herri ortzadar
Zazpi ez, hamar
Kolore gehiago
Ekarri bihar!

Barren barrenetik
Elgoibar
Egilea: Txomin Mugica
Hitzak: Uxue Alberdi
 
 
CANTA CANTORUM taldearen aurkezpena
 

Canta Cantorum abesbatza gara, 2001eko urrian sortu ginen Vitoria-Gasteizko Vedruna Musika Eskolari lotutako zenbait guraso eta irakaslek sustatuta eta berton segitzen dugu. Hasiera-hasieratik Silvia Hernández elgoibartarra da gure zuzendaria eta, harrezkero, gora eta gora egin du hamabostetik hasi, baina dagoeneko berrogeita hamabost izan arte. Oso mundu desberdineko kideak gara, bai arlo pertsonal, bai arlo profesionalari dagokionez eta, nahiz eta ez dugun musika prestakuntza handirik, musikari diogun maitasunak batzen gaitu. Beste aldetik, gure gustukoak dira ere gastronomia (sarritan afaltzen dugu elkarrekin) eta bidaiak, hori dela eta, izugarri gustatzen zaigu beste abesbatzekin elkartrukeak egitea. Gure errepertorioa, zabala eta inolako espezialitatetan zentratzen ez dena, gu entzutera etortzen den jendearen (familiakoak eta lagunak batez ere) gustukoa da, gero eta entzunareto handiagoa behar badugu ere. Nola lortzen dugun? Saioak eta saioak eginez. Astelehen eta astearteetan 20:00etatik 21:30etara eta, urtean pare bat alditan, asteburu osoan aterpetxe batean bilduta. Eskerrak saioak egin eta gero txikito batzuk hartzera joaten garen gizarte-bizitza egitearren.

 

Komentarioak

zapatuan doblete!
ane 2007-05-30 16:43:30
Bai ba! zapatu hau, ekainak 2, egun konpletua izango da korukuontzat! doblete!! benetako profesionalen pare ya! 
Kamerino bana izatia falta jaku bakarrik!!ohhh!!

Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Herritarren blogak

Egunkaria libre

Advertisement

Eztabaida Gunea

Kaleko eskulturak gustatzen jatzuz?

Komentarioak (2)

Iragarki laburrak

Pil Pilean

Mediateka


Aratosteak 2010

RSS Harpidetza

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Azken komentarioak

Azalpenak
Kaixo, ba neri Plaza Barrikoa gustatu zait. Egi...
erdixka
gabolatsen daguana bai, gustatzen jata baina plaza...
Alkatearen dekretuak
Alkatearen azkenengo Dekretua eduki zuen eztabaida...
\"Kalebarren\"-en izenean
Hurrengo komentarioa \"Kalebarren\" erabiltzailear...
Nineuri
Begira, Udal Gobernari min emateko ahalegin etenga...
Argiketa
Nire \"Bere errua\" izenburuko komentarioa \"Alter...

Albisteak e-postaz jasotzeko






Agenda

"El pico de las viudas" antzerkia
Martxoa 12, 2010 (22:15)

Mural margoketa
Martxoa 13, 2010 (12:30)

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
Martxoa 15, 2010 (18:30)

Agenda osoa ikusi

Agenda

Otsaila 2010 Martxoa 2010 Apirila 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Une honetan 14 bisitari

Loturak

1.jpg
2.jpg
3.jpg