| Manifestazioa deitu dute Batasuneko buruzagitzako kideen atxiloketak salatzeko |
|
|
|
| plaentxia.com | ||
| 2007-10-05 13:21 | ||
|
Batasuneko zuzendaritzako 23 kide atxilotu ditu bart gauean Seguran eta Olaberrian Espainiako Poliziak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak agindu du sarekada. Atxiloketak salatzeko manifestazioak deitu dituzte gaur iluntzeko 20:00etarako Euskal Herriko hiriburuetan eta herri ezberdinetan. Soraluzen, 19:30etan egingo da manifestazioa. Atxilotuak Iturri ofizialek ez dute oraindik atxilotuak nortzuk diren argitu, baina Espainiako albiste agentziek zabaldu dutenez, Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Juan Joxe Petrikorena, Ibon Arbulu, Jean Claude Agerre, Imanol Iparragirre, Jon Garai, Patxi Urrutia, Aner Petralanda eta Ana Lizarralde dira atxilotuetako batzuk.35/02 sumarioaren barruan Espainiako komunikabideen arabera, Batasuneko buruzagitza berritzeko egin dute bart bilera Seguran, eta, hori legez kanpoko jarduera dela iritzita eman du atxilotzeko agindua Garzonek. Ezker abertzaleko iturriek ukatu egin dute buruzagitza berritzen ari zirela. Auzitegi Nazionaleko iturrien arabera, 35/02 sumarioaren barruan egin dute operazioa; ETArekin lotura izatea egotzita abiatu zuen sumario hori Garzonek Batasunaren aurka, eta, besteak beste, Herriko Tabernen auzia dago horren barruan. (Iturria: Goiena.net)
Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete. |
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
Herritarren blogak
plaentxia.com
| Zer da? |
| Arauak |
| Publizitatea |
| Harremanetarako |
Azken komentarioak
Goazen ba lanera!Kaixo Kalebarren! Sortu den egoeraren erantzukizu...
beste behin
Kaixo, Mendotz Ba bai, hain sinplea da legeak dio...
beste kontu batzuk kalebarreni
Lehenengotik esan aurrekuan idatzi nittuan galdere...
negoziazioa beharrezko
Pozten nau gai honen inguruan sortu den partaidetz...
Etxebizitza publikoak = kudeak...
\"(...) gure bizimodua ez onartu edo errespetauko ...
nik badakadaz kontu batzuk
Aupala. Internet ez dok ez eztabaidak emoteko toki...
Albisteak e-postaz jasotzeko
Agenda
Zarzuela gauaIraila 11, 2010 (20:00)
Haur masaje tailerra
Iraila 14, 2010 (08:00)
Marraskilo Tour 2010
Iraila 25, 2010 (06:00)
Agenda osoa ikusi










