| Herriko mendi bide zaharrak egokitzen hasi dira |
|
|
|
| plaentxia.com | ||
| 2008-07-04 12:28 | ||
|
Herriko auzoetan dauden bide zaharrak garbitu eta egokitu egingo ditu Udalak. San Andreserainoko bidearekin emango zaio hasiera proiektuari, Zabaletako bidea konpontzen hasita.
Garbitu eta horma berritu egingo dute. Horretarako, 2.475 euroko diru partida bideratu du Udal Gobernuak. Etorkizunean Ezozi eta San Andres bailaren arteko lotura egitea da asmoetako bat, oinezkoentzat beti ere.
Lehen auzolanean Duela hamarkada batzuk mendi bideetan egunero ibiltzen ziren herritarrak gora eta behera. Urtean bi aldiz auzolanean garbitu eta konpondu egiten zituzten bideak, ardo eta merienda baten truke. Azken urteetan ordea, jende gutxi ibiltzen delako eta inor gutxik garbitzen dituelako, itxita daude asko eta asko.
Udaberrian sasiz betetzen dira bideak. Errekaren ingurutik doa Zabaletako bidea.
Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete. |
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
Iragarki laburrak
plaentxia.com
| Zer da? |
| Arauak |
| Publizitatea |
| Harremanetarako |
Komentarioak egiteko
Azken komentarioak
Heldurik ez dago ala?Umiendako gauza asko dago baina helduendako? Oin ...
Izugarrizko altxorra
Biribiltxoren argazki bilduma Soraluzeko altxorrik...
gauerdixan
neuk be bisitaudot korrikako webgunia eta aritzek ...
Egun aldaketia
Egoitz, Soraluzetik 4an, larunbata, pasatzen da, t...
Durangon 18:30ean
Durangon 18:30ean pasatuko da. Beraz, Soraluzetik...
Ordua??
Nunbaitxen irakurri dot gauerdi inguruan pasauko o...












