|
Ze gustatu jan/k gehixen jaixetatik? |
|
|
|
|
plaentxia.com
|
|
2008-07-30 18:38 |
|
Aurtengo Santiago Santa Ana jaietan jende asko ibili da, ekitaldietan parte hartzen eta ikusten. Ekimen batzuk errepikagarriak izan daitezke eta beste batzuk ez.
Ze proposatzen don/k mantentzia datorren urterako?Zer ez?
Zer izan don/k mundiala? Zerk ez jon/k merezi izan?
|
Oin arteko jai onenak Mendotz (txiki) 2008-07-30 22:55:02 Neure ustez honek oin arteko jai onenak izan dia. Kontzertuak, bai txosnetakuak eta baitxa plazakuak be mundialak, nahiz ta batzutan txosnetako tablaotxo hori txiki gelditu (Governorsen kontzertuan adibidez. Hori alde batera utzita, txosnak zubixan jartziana ideia ona izan da ta datorren urtian be hola segitzia ondo egongo zan, izan be oin arteko Gorrigain herrixan "ibilbidetik" pixkat deskolokauta gelditzen zan ta. Su artifizialena be zer esanik ez. Penia azkenengo egunian karaokerik ein ez izana. Gauza haundirik gabeko gau baten jaixeri amaieria emoteko aukera politxa izan ahal zan ta. | MANCEBO MANCEBO 2008-07-31 14:49:37 Paella erraldoiarena oso ondo irten zen eta benetako herrikoia, oso polita izan da era guztietako jendea mahai inguruan bilduta ikustea. Aurten 200 bazkide inguru izan di ra. Datorren urtean halako bi baietz!! Gainera prezioa ere 3€ oso erakargarria eta antolakuntzan Egoitz, Unai, Larraitz, Mikel eta beste batzuren lana txalogarria. | Ez ahaztu gurasoak Egoitz 2008-07-31 19:41:22 Eskerrik asko loriengaittik baina txapela kentzeko moduan portatu diranak eta izardixa sendo bota dabenak gurasuak izan dira. Txistorra, txahala, bazkarixa... euregaittik ez balitz ez ziran banatuko. Neri gehixen gustau jatana horixe izan da, hainbeste jente lanian ikustia jentiak ondo pasau zeixan. Bejondeizuela!!! | jaixak latzak gotzon 2008-07-31 22:19:15 ... baina obetzeko badare gauzak beti bezela. nik hemendik jendia Galtzagorri Jai Batzordian parte hartzera animatu nahi dot, jai herrikoi, parekide, euskaldunen alde daon oro. zenbat ta jende geixao obe eta besterik ez bada, animau txoznan turnotxo bat eittera... ehunka gauza txiki dare jaixetan eitteko eta danon artian in ezkero seguru obe urtengo diala eta danok geixao disfrutaukoula, eta ez deixegun laga bakar batzuri lan guztia. Eta gaztiak batez be animau, edozein txikikerixa eittera emon izena antolatzen dian gauzetan eta disfrutau, Gaztetxian be egoten da lana... Animo! Eta ia datorren urtian obiak dian! PD: aurtenguak itzelak |
Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete. |