http://www.plaentxia.com

Zer da plaentxia.com? PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2007-03-06 00:00

Plaentxia.com Pil-Pilean Kultur Elkarteak sortutako ekimena da.

Helburuak:

  • Soraluzeko orainkaria izatea da proiektu honen helburu nagusia. Herrian gertatzen dena momentuan emateko ataria, hain zuzen ere. Herritarrek uneoro eta edozein lekutatik Soraluzeko informazioa eskuratzeko gunea.
  • Informazioa eman eta jaso egingo dugu. Herritarra informazioren hartzaile ez ezik, informazio igorle eta iritzi sortzaile ere bada. Horregatik herriko eragile ezberdinak izango dira informazioaz atari hau elikatuko dutenak.
  • Soraluzetarren topaleku izatea da beste helburu bat.
  • Teknologia berrietan euskarak duen presentzia indartzea. Euskara izango da proiektu honetako komunikazio-hizkuntza.

Ezaugarriak:

  • Dinamikoa: Egunean eguneko informazioa gehituko da webgunera. Egunean pare bat albiste sartuko ditugu. Asteburuetan, normalean, ez dugu notiziarik sartuko, baina okasioak eskatzen duenean ez diogu lanari atzea emango.
  • Horizontala eta partehartzailea: Erabiltzaileak parte hartze zuzena izango du proiektu honetan. Albisteak osatu eta hauen gaineko iritziak emateko aukera izango du irakurleak. Gainera, agendako ekitaldiak norberak sartzeko modua ere jarri dugu. Hori bai, plaentxia.com editore batek kudeatuko du, eta ataria eguneratzeaz gain, erabiltzaileen iritziak moderatzeaz era arduratuko da.

Atalak:

Hasteko, 2 atal nagusi izango ditugu:

  1. Albisteak: Kronologikoki agertuko dira orrialdean; hau da, idatzitako azken albistea lehenengoa azalduko da. Albisteen gainean komentarioak egiteko aukera izango da eta hauek automatikoki argitaratuko dira. Albistea osatu edo iritzia emateko aukera izango dute irakurleek. Halaber, nahi izanez gero, albisteen titulu eta azpitituluak norberaren helbide elektronikoan jasotzeko aukera izango da e-posta harpidetza bidez erregistratuta. Honela web-ean azaltzen diren albisteen berri izango du sarean azaldu bezain laster, eta handik albiste osoa irakurtzeko aukera izango da.
  2. Agenda: Soraluzeko agenda izatea nahi da. Orri nagusian, egun horretako ekitaldi guztiak agertuko dira. Bestalde, egunez egun nahiz ekitaldi motaren arabera bilaketak egin ahalko dira. Gainera, formulario erraz baten bitartez, agenda irakurleek beraiek osatzeko aukera izango dute.
 

Herritarren blogak

Egunkaria libre

Advertisement

Eztabaida Gunea

Kaleko eskulturak gustatzen jatzuz?

Komentarioak (2)

Iragarki laburrak

Pil Pilean

Mediateka


Aratosteak 2010

RSS Harpidetza

Azken komentarioak

Azalpenak
Kaixo, ba neri Plaza Barrikoa gustatu zait. Egi...
erdixka
gabolatsen daguana bai, gustatzen jata baina plaza...
Alkatearen dekretuak
Alkatearen azkenengo Dekretua eduki zuen eztabaida...
\"Kalebarren\"-en izenean
Hurrengo komentarioa \"Kalebarren\" erabiltzailear...
Nineuri
Begira, Udal Gobernari min emateko ahalegin etenga...
Argiketa
Nire \"Bere errua\" izenburuko komentarioa \"Alter...

Albisteak e-postaz jasotzeko






Agenda

"El pico de las viudas" antzerkia
Martxoa 12, 2010 (22:15)

Mural margoketa
Martxoa 13, 2010 (12:30)

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
Martxoa 15, 2010 (18:30)

Agenda osoa ikusi

Agenda

Otsaila 2010 Martxoa 2010 Apirila 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Une honetan 18 bisitari

Loturak

1.jpg
2.jpg
3.jpg