http://www.plaentxia.com

Antzerki zikloak bi antzezlan euskaraz eta bat erdaraz izango ditu PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2008-10-01 11:47
Klik haundi ikusteko
Udalak antolatutako antzerki zikloak urriaren 3tik 17ra arte iraungo du. Barixakuro, ikusgai egongo dira 22:15ean kiroldegian.

 

Klik haundi ikusteko
“EZKER ESKUMA”.

 

URRIAK 3, Ostirala, 22,15ean, kiroldegian. 

 

Egilea: Aizpea Goenaga.

Zuzendaria: Aizpea Goenaga & Ane Gabarain.

Antzezleak : Loli Astoreka eta Iñake Irastorza.

Hizkuntza: Euskara.

 

Sinopsia:

Antzezlan honek emakumeen historiak kontatzen ditu, beren bakardadeak eta adiskidetasunak. Bi emakume, Rosa eta Sara dira protagonistak, bakoitza bere etxean bizi da, bere arazoekin borrokan. Kontu bakar batek elkartzen ditu, biak solairu berean bizi direla, ezker-eskuma. Nahiz eta elkarrekin zer ikusirik izan ez, elkarren konpainia eta laguntasuna ezinbestekoa izango da eguneroko borrokan aurrera egiteko.

 

 

Klik haundi ikusteko
"MENU DEL DÍA”.

 

URRIAK 10, Ostirala, gaueko 10,15ean, kiroldegian.

 

Egilea: Marilia Samper

Antzezleak: Ane Gabarain & Lierni Fresnedo.

Zuzendaria: Francisco Montes.

Hizkuntza: Gaztelera.

 

Sinopsia:

Hainbeste orduz lanean aritzen bazara eta zure bizitzak aparteko xarmarik ez badu, senarra egun osoa etzanda ematen duen animalia inutila bada eta ama atso zahar posesiboa bada, aukera bakarra daukazu, telebistari begira jartzea eta sugetzarren bateko protagonista zarela pentsatzea eta amets egitea, egunen batean urrutira joatearekin amets egitea, Californiara joatearekin amtes egitea.

 

 

 

 

Klik haundi ikusteko
“SOMMER JAUNAREN ISTORIOA”.

 

URRIAK 17, Ostirala, gaueko 10,15ean, kiroldegian.

 

Egilea: Patrick Suskind.

Antzezleak: Jose Ramon Soroiz.

Zuzendaria: Xicu Maso.

Hizkuntza: Euskara.

 

Sinopsia:

Jose Ramon Soroizek haurtzaro eta nerabetzaroko pasarteak bizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaia antzezten du. Bere oroitzapenetan zehar egiten duen ibilaldian gizon misteriotsu baten irudia agertzen da behin eta berriz, kezkagarri eta ilun, irudi horren oroitzaopenak betirako lekua hartuko du pertsonaiaren haurtzaroko memorian. Testua bizitzaren misterioetan zehar barneratzen den balada eder bat da. Malenkoniaz eta humorez beteriko kontakizun bat, garai ezberdinetan kokatzen dena, ikuslea liluratuko duten ezusteko eta iradokizunez betea.

Komentarioak

Aspaldiko partez
Egoitz 2008-10-06 09:59:14
Aspaldiko partez jente mordoxka bat batu zan juan zan barixakuan euskarazko antzerkixa ikustera. 100 soraluzetar inguru. 
 
Edarra da hainbeste jentekin batera herrixan ikuskizun bat ikustia. Edarragua euskarazko antzerkixakin jentian barre algara artian egotia. 
 
Laster 10 urte egingo dittu ziniak itxita. 10 urte honetan hori da Plaentxiak galdu dabena. Antzerkixak, zinia, bertso saiuak, ikuskizunak...eta batez be elkarrekin egotia. 
 
Zinia, aretua, kultur etxia edo nahi dana baina egoera hau ez da onargarrixa. 
 
Ia Udalak egoera hau konpontzeko proposamen serixoren bat aurkezten daben. 
 
Soraluzeko arazo bakarra ez dira aarkalekuak.

Idatzi zure komentarioa

  • Ezin da irainik idatzi.
  • Errespetuz idatzi behar da.
  • Gaiaren gainean idatzi (ez nahastu gaiak).
  • Komentarioak euskaraz idatzi behar dira.
  • Arauak betetzen ez dituzten komentarioak kendu egingo ditugu.
  • "Izenburua" laukitxoa derrigorrez bete behar da.
Izena:
Izenburua:
BBCode:Web Address Email Address Bold Text Italic Text Underlined Text Quote Code Open List List Item Close List
Komentarioa:

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizitatea

Advertisement

Eztabaida Gunea

Krisia badator ala mamua da?

Komentarioak (4)

Iragarki laburrak

Pil Pilean

Mediateka


Aratosteak

Albisteak e-postaz jasotzeko






RSS Harpidetza

Azken komentarioak

valium
Perfect site, i like it! alprazolam [URL=http://...
SORALUZE EZKERTI
Madrazok, Ezker Batuak etxietara bidali daben panf...
Jojojojo
Ostras, Aitor Oregikin ateratakoa ona da, oso ona!!! Kriston barriak egin dittut...
Galdera da...
Udalak zergak igotzeko erabakixa hartu dau eta ner...
erregian pare
ez dao dudarik inori etxakola gustatzen poltsikuar...
Gora Basaklownak!
A ze hirukotia! Halako ateraldixak bihar ditugu herri saaantu honetan. Eskerrik asko Basaklownei!

Agenda

Etxetik eros ezazu
Azaroa 20, 2008 (18:00)

Postal bat bidal ezazu
Azaroa 21, 2008 (18:00)

Zure egunkaria irakurri
Azaroa 21, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi
Ekitaldi bat gehitu

Agenda

Urria 2008 Azaroa 2008 Abendua 2008
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Ekitaldi bat gehitu Ekitaldi bat gehitu
Une honetan 2 bisitari