Krisisa? Dirugutxizale 2008-10-08 20:43:47 Ni betiko moduan bizi naiz ba. Baina badakit fabriketan eta... txungo dabizela. Jendia lanik bare geratzen dabil... Baina hor be betikua: haundixak beren burua salbatziarren, beste danak kakatara. Reboluxioooooooooooon!!! |
lotsagarrixa ez al da? eskailua 2008-10-12 17:20:10 Azken urteetan ereindakua jasotzen besterik ez gabiz, baina betiko moduan herritxar soila da hori gehixen jasango dabena. Orain arte jakinekua zan amorrain handi batzuk kriston dirutzat egiten ziharduela, baina oraingoa da ona. Horiek eragindako zuloak tapatzeko estatuetatik guztiok ordaindutako dirua erabili? Ez ote litzateke hobeto famili bakoitzari etxe bat emoteko gastatzia diru guzti hori? Akabo problema mordo bat!! Ah, eta krisixan bizi bagara... nola deitzen dotse egunero jateko be justua daukenek euren egoeriari? Mundu aberatsak igarri omen dotsa krisixari... gu horrela bizitzeko aspaldixan zer janik ez daukenen berbak entzungo nitxuzke nik gustora!!! |
ez dakit ba... josu 2008-10-15 00:40:19 ez dakitx krisixa dan edo bakoitza bere lekuan jartzeko aukeria dan. Argi dauana oin arteko ritmuan behintzat ezin izango garala bizi...(hori ba, bakoitza bere lekuan jartzeko aukeria...) Tristiena, eta honek bai emoten dostala tristuria, inguruan entzundakuen arabera Plaentxia txarrenen artian dauala jakitzia da. Ederto bizi izan gara oin arte...(beste batzuen kontura, eskailuak dion moduan). Baina oin momentuan be dirua daukanak inoiz baino negozio interesgarrixauak eitxen dau. Jendian panikua medio eta diru biharrak behartuta edo, izugarrizko txolluak ei dare. Ez gure esku ordia. Denboriak esango dau baina, momentuz, Plaentxian behintzat, badau krisi zantzurik. Ala? |
aberatsak aberatsago... mendotz 2008-10-15 11:20:57 Hori da hemen pasatzen diharduana. Azken urteetan hori dabil gertatzen, eta sinesgaitza bada be, krisi garaiotan asko daukanak ari omen dira gehixago aberasten. Josuk diƱuan moduan kriston txolluak dare. Bolsan adibidez, kriston ostixia eruan dau jendiak, baina egunero jarraipena egiten dotsenak egon diren gorabehera guztixetan diru mordua atara omen dabe. Eta klaro horretarako aukeria ez dauka eurotxo batzuk boltsan dituenak, seguru aski egun guztia lanian diharduelako. Aurreko barixakuan be boltsia lur jota zeguan, eta komentarixuak entzuten ziran erosi-erosi hau kriston txollua dok eta! Eta bi egunian %15 igo zan. Zenbat urte behar dira bankuan interes hori lortzeko? 3 ute? Ba bakarren batzuk 2 egunetan irabazi zeben 3 urtetakua. Plaentxian krisi zantzurik daguan ez dakitx, kalian jendia badabil dendetan eta poteuan... tailerretan zarata pixkat badabil, tokiren baten jendia bota be egin dabe, baina ez dakitx orokorra dan edota merkatuaren reajustearen ondorio... inork emongo dosku horren berri?? Bukatzeko, zapatu honetan bertan Agirreneko dendan konspiraziƱo bat prestatzen zebizela esan zozten. Bankuetan estatuek sartuko ditxuzten milioietaz ari ziran, eta ondokua planteatzen zeben: Estatuak gure diruak bankuei emon behar badotsaz, guk hipotekarik ez dogu ordainduko!! Eta ideia ez da txarra, ezta? Zer pasako zan jende guztiak hipotekak ordaintzeari uko egingo balotsa? |