http://www.plaentxia.com

Bihar Babes Ofizialeko16 etxe zozketatuko dituzte PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2008-11-04 12:41
Klik haundi ikusteko
Bihar, azaroak 5, Etxaburueta kalean egiten ari diren Babes Ofizialeko 16 etxebizitza zozketatuko dituzte.
Guztira, 57 pertsonek eman dute izena, denak soraluzetarrak. Javier Madrazo, Gizarte Gaietako Sailburua Eusko Jaurlaritzan, izango da zozketako gonbidatu nagusia beste haibaten artean.

Komentarioak

lotsarik pe eztauke!
nineu 2008-11-04 12:51:08
eskubidiak ez dia zozketatzen!
zuk bai ez dakazula lotsarik
txontxongiloa 2008-11-04 21:56:13
zuk bai ezdakazula ola hitz egiteko eskubiderik!! 
 
inbidixia da nagusi hemen!
eskubideetaz ari garala...
mendotz 2008-11-04 23:40:11
Joper txontxongilo, eskertuko notxuke esaten dozuna gehixao zehaztia, ez dot eta ezer ulertu. Zer esan nahi dozu "inbidixia da nagusi hemen" esaldixakin? 
 
Eske, nik be pentsatzen dot gaur egungo etxebizitza politikak ez dotsala benetako arazoari heltzen, eta zozketa honek egoera dramatikoa leuntzeko partxeo bat besterik ez dirala. Baina hori pentsatzen badot, zer ondorioztatu behar dot, zeozeri inbidixia dotsatela? Ez juat entenditzen hire komentarixua.
Zerbait gutxienez
herritar bat 2008-11-05 09:44:41
Egia da etxebizitzaren arazoa izugarria dela herrialde guztian.Saciako babes ofizialeko etxe hauek egiteko udalak bere garaian Eusko jaurlaritzaren esku ipini zuen orube hau babes ofizialeko etxebizitzak egiteko.Badakit ez dela nahikoa baina behintzat pauso bat da.Udaletxeari eskatuko nioke lur gehiago erostea helburu honetarako.Beharrezkoak bai da.
barkatu
aurrekoa 2008-11-05 10:43:05
badirudi arazoren bat egon dela konexioarekin eta ezin nuen bidali.behin baino gehiagotan eman diot tekalri eta komentario berdina behin baino gehiagotan agertu da. ez zen nire intentzioa. berriz ere barkatu. nahi badezute bat laga eta beste denak kendu.
Txontxongillon alde nao
Mikel 2008-11-05 11:38:11
Mendotz! Zeba hartu dok txotxongiloa hain gogora? Ondo begiratu ezkero, igual arrazoia eta dana jakak. 
 
Argi dao, sistema hau ez dala soluziƱua, baina bueno, ezebeza baina hobia bada. Ezta justua kritikatziarren kritikatzia. 
 
Aio.
kritikatziarren kritikatzia?
mendotz 2008-11-05 14:04:16
Txontxongiluari nik preguntia ein jotsat. Ia zeri izan bihar dotsadan enbidixia galdetuz, ez bait juat bere esaldixa entendidu. Ze kritika dago ba txontxongilori begira? 
 
Nik kritikatu, edota dudatan jarri dotena gaur egungo etxebizitza politika da. Eta politika modu integral bezala ikusi behar dogu, alde batetik sustapen publikoa egongo litzateke, eta bestetik pribatua. Gaur egungo politikaren ondorioz, herritxar askok ezin dabe etxebizitza bat euki, hipoteka exajeratu batzuk ordaintzea dalako alternatiba. Eta jende batek ahalgo dau, baina beste askok ez. 
Eta horreri ze gelditzen jakuek? Zozketa bateko numero izaten segitzia? Zenbakixak edo eskubidedun pertsonak gara herritxarrak? 
Gaur adibidez, 16 etxe zozketatu dira plaentxian, 22000 euro-tako diru-sarrera baino txikixagua dauken herritxarren artian. Eta 16 laguni tokatu JAKU, bai guri be tokatu JAKU, baina beste 40 pertsona gelditxu dira hantxe, hurrengo etorri leikian loterixiaren zain. Zuek pentsatzen dozue, horrelako diru-sarrerak daukazen familixa batek, gaur eguneko merkatuan alkilatu edota erosi leikela etxeren bat? 
Guzti hori kritikagarrixa dala begittantzen jata, horrekin ez dotsat guzti horren errua Madrazori eta Jaurlaritzari leporatzen, soilik beraiei dagokixen partia. Hemen, gure herrixan be, alde bateko eta besteko jendian artian be, espekulatzaile eta diru errezaren aldeko jendiak daukalako erruaren parte handixa.
bide huts etxe huts
ateko alfonbrillia 2008-11-05 22:44:18
goragoko lagun baitek udalari guar zozketatu diran bezelako etxe gehixau ein deixezen lur gehixau erosteko eskaeria ein dotsa.  
nere ustetan, eraiki eta eraiki jardun biharrian, herrixan daren etxe hutsak premiƱan daren pertsonek eskuratu ahal izatiako modua topatzia garrantzitsuagua litzake. 
bestela, oin artian bezela, betikuek negoziua eitten jarraittuko dabe, ta kale gorrixan be betikuak.
SORALUZE EZKERTI
mendotz 2008-11-19 16:13:39
Madrazok, Ezker Batuak etxietara bidali daben panfletuaz... 
 
Eskubide guztixa eukiko dau Madrazok edota Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak autobonbo, autopublizitatea egiteko... baina nola da posible Ezker Batuak hori egitea? Edota ezker batuak-ek bere diruekin egin ditu babes ofizialeko etxeak Soraluzen?

Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizitatea

Advertisement

Eztabaida Gunea

Ze abantaila ikusten diozu merkatariak batzeari?

Komentarioak (0)

Iragarki laburrak

Pil Pilean

Mediateka


Aratosteak

RSS Harpidetza

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Azken komentarioak

Heldurik ez dago ala?
Umiendako gauza asko dago baina helduendako? Oin ...
Izugarrizko altxorra
Biribiltxoren argazki bilduma Soraluzeko altxorrik...
gauerdixan
neuk be bisitaudot korrikako webgunia eta aritzek ...
Egun aldaketia
Egoitz, Soraluzetik 4an, larunbata, pasatzen da, t...
Durangon 18:30ean
Durangon 18:30ean pasatuko da. Beraz, Soraluzetik...
Ordua??
Nunbaitxen irakurri dot gauerdi inguruan pasauko o...

Albisteak e-postaz jasotzeko






Agenda

Ez dago ekitaldirik.
Agenda osoa ikusi

Agenda

Abendua 2008 Urtarrila 2009 Otsaila 2009
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31