Eguaztenean burututako Osoko Bilkuran 2009ko Udal Tasak ANVko eta EAko Batzarkideei Dagozkien aldeko bost botoz eta EAJ-PNVko hiru eta PSE-EEko bi abstentzioen bitartez onartu ziren.
Zerga guztietako urte arteko Kontsumo Prezioen Indizea %5a igotzea erabaki zen, zaborraren tasa izan ezik. Adostu diren igoeren artean, bada berrikuntzarik; landa eremuko etxeetan zabor tasa kobratuko da aurten lehen aldiz, zerga osoaren %40a bada ere. Beraz, baserriek %60 ko hobaria izango dute. Salbuespen bezala, beste hainbaten artean, merkatu plazara jeisten diren baserritarrek ez dute salmentaren gaineko zerga ordainduko.
Zaborraren tasa, %25ean igoko da. 2008an, hiruhilabetero 25 euro ordaintzen badira, 2009an 31 euro ordainduko da.
Mankomunitateak adostutakoa onartu da
Mankomunitateak %23,3a igotzea proposatu zuen, zaborra kudeatzea gero eta garestiagoa dela argudiatuz eta hobekuntzak lortzea helburu izanik. Udalak, ostera, Mankomunitateak proposatutakoari urte osoan %1,2ko igoera atxikituko dio, 10 urtean, zaborraren arloan 22 000 euroko zuloa estaltzeko konpromisoa hartuz.
|
aupa zuek zerga ordaintzaile bat 2008-11-10 08:49:21 Benetan %25 ta zaborrak igotzea izugarria iruditzen zait. Krisi egoeran eta horrelako igoerak benetan onartezina.Eta eskerrak ezkertiar udala daukagula bestela... | Ez daukazue lotsarik Aso asarre dagoen herritarra 2008-11-10 11:52:40 Benetan udaletxiak onartutakoa ezin leike sinistu.ez daukazue lotsarik garen egoeran egonda zubida hauek onartzia.Oso asarre dagoen herritar bat. | ZORIONAK ALKATE JAUNA KARAKATEKO KUKUA 2008-11-10 12:21:17 ALKATEA ZORIONTZEA NAHIKO NUKE HARTURIKO ERABAKIA DELA MEDIO.BENETAN UDAL POLITIKA AURRERAKOIA EGITEN HARI DA. DENOK POSTEKO BEZALAKO NEURRIAK BAIT DIRA.JARRAITU HORRELA. | lotsagarria benetan beste zerga ordaintzaile bat 2008-11-10 18:13:04 Zorionak udal batzordeari. zergatik ez duzue %40 a igo beste zenbait gastu ere konpentsatzeko?
| haize berriak soraluzetar bat 2008-11-10 13:31:04 Hauek al dira soraluzeko udaleko haize berriak? Zuentzat ba haize eta zurrunbilo guztiak hipokritak. | Bakoitzari beria Egoitz 2008-11-10 14:53:23 Lehenengo eta behin esan bihar dot neuri be igoera hau onartezina pentsatzen jatala baina nere kritikak ez doiaz Udalera bakarrik, pixkat gorago be bai. Bi hiru kontu gaixa kokatzeko: 1- Hau ez da Soraluzeko arazua bakarrik. Gipuzkuan eta Euskal Herri osuan daukagun arazo estruktural bat da. Ez oingua, igoera harrigarri honek aurreko urtietan be izan dira. 2- Debabarreneko eta Debagoieneko herri guztixetan igoko dira zergak. Batazbestekua %20tik gora izango da. 3- Debabarreneko Mankomunitatia da zaborraren bilketaz arduratzen dan erakundia eta bera da igoeria "proposatu" dabena. Gorago Foru Aldundia dago. Hor egosten da kontu hau eta ez Soraluzeko Udaletxian. Nere ustez Soraluzeko Udalari dagokixona da zaborraren inguruko ereduaren inguruko eztabaida zabaltzia soraluzetarren artian, jentia informatuz, jentiak jakin deixen benetan zer gertatzen ari dan eta benetako ardurak nun daren. Ingurumen saileko lehentasunezko gaixa izan bihar leuke gai honek baina zoritxarrez ez da. Horretan arrazoi guztia dago kritika egitteko. Ostera, zerga igoeria goragotik datorrenian Udal gobernuari egindako kritikak ez dauka zentzu haundirik, desgaste politiko hutsa bilatzia besterik. Kasu honetan eskuma da goitik zergak igotzen diharduana eta ezkerra ixil ixilik men egitten diharduana. Nere ustez herrittarroi dagokiguna da bai Udala, bai Mankomunitatia eta bai Foru Aldundixari zaborraren kudeaketa zentzudunago bat eskatzia. Hasi gaittezen ba! | urtean 24 euro... mendotz 2008-11-10 16:37:47 Ba bai, ba zenbaitentzat asko izango da, baina nun erabaki da benetan igoera hau? Diputaziñuan eta Mankomunitatean, ezta? Eta hor zeinek agintzen dau ba? Jakin leike igoera horretatik zenbat diran Zubietan zabor-errauskailua egiteko? Eta hori zeinek erabaki dau? Soraluzeko Udalak ez dot uste... Krisi garaixan herritxarren poltsikoak ezin dirala ikutu irakurri dot... Ba al dakigu zenbat kostako jakun herritxar bakoitzari AHT-a dirutan? 2000 eurotik gora!! Baina AHT-a inbertsiñua omen da... krisitik atarako gaitxuan inbertsiñua... | Beti betikoak kanpantorreko erlojua 2008-11-10 17:07:08 Beti aurreko bi hauek udalari aurpegia ateratzen.Zergaitik ote? | Ingurumena vs dirua Arianne 2008-11-10 18:15:23 Dirua, dirua, dirua... Ez dago besterik eztabaidatzeko? Azkenengo zuhaitza botatakuan, azkenengo arraina arrantzatutakuan eta azkenengo errekia desagertu, gizakixa konturatuko da dirua ezin dala jan. Ameriketako indigenen esaera zaharra | Zertaz gabiz? Egoitz 2008-11-10 18:33:10 Ño! ointxe ez dakit zein dan eztabaida. Zaborrena edo politika zaborrana. Zuk, "Kanpandorreko erlojua" zure iritzixa emoteko eskubidia daukazun moduan neuk be badaukat neria emoteko. Ahalegintzen naiz ahal doten arrazoirik zentzudunenak emoten. Ez bajatzu gustatzen, ba ze egingo dotsagu ba... Arrazoia daukazu, aurpegixa emoten ez dabenak ez gara gu. Eta barkatu esatia baina "kritika" pertsonalak egitia norbere izena ezkutatuta bastante tristia dala pentsatzen, kasu honetan bastante aspergarrixa bebai. | Zaborra eta zergak Aitorrena 2008-11-11 18:53:45 Ondo egongo zan uraren kontsumoarekin egiten den politika jarraitzea gai honetan. Hau da, ur gehien kontsumitzen duenak gehiago ordaintzen dau. Zabor kontuan, gehien produzitzen dabenak gehiago ordaintzea izango zan irtenbide ona. Gaur egun hau egitea ezinezkoa da momentuz beraz beste irtenbide batzuk aurkitu bihar dira. Zaborren arazoari irtenbidea ematea ez da gauza erreza. Zabortegiak gainezka dauden sasoi honetan gure ondakinak gero eta leku urrunagoetara eraman bihar dira eta beraz horrek kostu bat izango dabela garbi dago. Beste alde batetik errauskailuen gaia dago, gure kakei nolabaiteko irtenbide bat eman beharko zaie ezta? Zabortegiak gainezka daudela nun sartu? Baina tira hau beste baterako lagako dot. Zergak igotzea beti da antipopularra, nor dago gehiago ordaintzeko prest? Inor. Baina zerbitzuak nahi ditugu, zaborrak urrun nahi ditugu eta horrek kostu bat du. Erabili eta botaren gizartean bizi gara eta horrek ondorio moduan zabor pilia biltzia dakar. Ea behingoz, zabor gutxiago produzitzen hasten garen gure poltsikoak eta batez ere naturak eskertuko digu eta. | erregian pare hirugarrenekua 2008-11-11 22:19:20 ez dao dudarik inori etxakola gustatzen poltsikuari ordura arte baino astindualdi handixaguak ematerik. baina zabor gutxiago sortzeko ahaleginak eittia be..buf, kostosua da.. eroskira juan, enbase, bakete eta poltsa mordo bat hartu, erabili eta beste ezertarako erabili leiken pentsau (pentsau...buf...) biharrian zakarretara botatzia dan komoduakin... total, hurrengo be hantxe, ersokixan egongo dira.. komodo, komodo.. holaxe bizitzia gustatzen jaku ta! erregian pare: komodo ta pagau gabe! horretarakoxe hezi gaittue, horertarako prestau gizartia; juan, pagau, erabili eta botatzeko; pentsau biharrian, komodo bizitzeko. ta baitta kejatzeko be. entzun ariannen kontsejua. bukatze aldera, "kanpantorreko erlojua"ri esan nahi notsake, hemengo partehartazailien artian aurpegixa ematen duten bakarrenetakuak aittatu dittuzun bi pertsonak. eskubide guztia dakazu zure identitatia ezkutatzeko, baina ematen dutenak pakian laga. amaitzeko, zure galdera erretoriko horrekin ze bururarazi nahi dotsazu jentiari? bi pertsona horrek udalan jarrera arrazoitzen dutelako ados darela berakin? ideolojia berdin edo antzekua dakela? ta hala bada zer? ez dake iritzixa emateko eskubiderik? zu be apathidan aldekua zara? nere ustez esandakua zuzendu bihar ziñuke. | Galdera da... Egoitz 2008-11-12 13:02:57 Udalak zergak igotzeko erabakixa hartu dau eta nere ustez hori goittik datorren zeozer da. Galdera da, Udalak zer egingo dau ingurumen aldetik herri honek zaborrekin daukan arazuaren aurrian? Oin momentuan arazua gainetik kendu bakarrik egitten dau. Nere ustez arlo honetan ekimen berritzailiak ipini bihar littuzke martxan eta diskurtso bat zabaldu herrittarren artian. Zregatik ez hasi banatzen: Konposta egitteko ontzixak, berziklajerako ontzixak, birziklateko materialak banatzeko ontzixak, jaboi ekologikuak, jaboirik barik labadoretan erabiltzen diran bolak, esperientzia pilotuen inguruko informaziñuak... Ilusiño eta norabide pixkat ez legoke gaizki. Ia Agenda 21 edo 22 edo Eguzki edo Ingurumen taldia bildu eta norabide bat markatzen daben behingoz. Gai honetan dana dago egitteko! |
Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete. |