http://www.plaentxia.com

Jaietako kartel lehiaketaren sari banaketa argazkitan PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2009-07-03 10:28
Klik haundi ikusteko
Atzo banatu ziren jaietako kartel lehiaketaren sariak eta guztira, bost irabazle egon dira bi kategoriatan banatuta. (Argazkian: lehiaketako saritu guztiak)
 
 
 
 
 
 
SAILKAPENA:
 
Klik haundi ikusteko
Umeen mailan:
"A" mailan, LH 1-2: Bidane Mendizabal
"B" mailan, LH 3-4: Marta Rivero
"D" mailan, LH 5-6: Jone Olamusu
"E" mailan, BH 1-2: Sara Hernando 

 
 
 
 
Helduen mailan:
Klik haundi ikusteko
Eguzkiñe Aldazabal
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
2009ko jaietako kartela:
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Santiago-Santa Ana jaietako egitaraua itxita:
 
Jai Batzordeak aste honetan egindako bileran aurtengo jaietako egitaraua itxi du. Inoizko batzorderik jendetsuena eta anitzena izan dela aurtengoa aipatu du batzordeak eta pozik daude lortutako egitarauarekin. Aurten, 83 472 eurokoa izango da udalaren aurrekontua, iaz baino 8000 euro gutxiago.

Uztailaren 24tik 27ra

Uztailaren 24ean, barixakuan, hasiko dira herriko jaiak eta hilaren 27ra arte iraungo dute. Aurten ere Zubi Nagusian ipiniko dute txoznagunea eta kontzertuak, bazkariak eta jolasak antolatuko dituzte. Joan zen urteko berrikuntza batzuk jarraipena izango dute: txistorra eta sagardo banaketa, paella dastaketa eta zezensuzkoa, esate baterako.

Berrikuntzak eta kontzertuak

Berrikuntzen artean Umeen Danborrada dago. Aspaldiko urteotan egin izan ez dena berreskuratu dute eta uztailaren 27an kalera irtengo dira. Osintxuko dantza taldeak erakustaldia eskainiko du Santiago Egunean. Kale animazioa, umeentzako egitaraua, mariatxiak, danborrada, zezenak eta dultzaineroak ez dira faltako.

Kontzertuen artean, herriko Junzaitxetxera taldearena egongo da Plaza Zaharrean lehenengo egunerako. The Bond Scott Banden aurretik joko dute, ACDC talde handiaren bertsioak egiten dituen taldea. Hurrengo egunetan, Azteca orkestra eta Imuntzo eta Beloki izango dira Plaza Zaharrean. Zubi Nagusian Garraxi, Turboshit, Manba Beat, Skakeitan, Skati eta Frida Pipol taldeak izango dira jaietako lau egunetan joko dutenak.

 
 
 
 

Komentarioak

Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Herritarren blogak

2010 San Martzial Jaixak

Advertisement

Eztabaida Gunea

Oporretarako ze plan proposatzen dozu?

Komentarioak (0)

Pil Pilean

Soraluzeko Aditz-taulak

Advertisement

RSS Harpidetza

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Azken komentarioak

Goazen ba lanera!
Kaixo Kalebarren! Sortu den egoeraren erantzukizu...
beste behin
Kaixo, Mendotz Ba bai, hain sinplea da legeak dio...
beste kontu batzuk kalebarreni
Lehenengotik esan aurrekuan idatzi nittuan galdere...
negoziazioa beharrezko
Pozten nau gai honen inguruan sortu den partaidetz...
Etxebizitza publikoak = kudeak...
\"(...) gure bizimodua ez onartu edo errespetauko ...
nik badakadaz kontu batzuk
Aupala. Internet ez dok ez eztabaidak emoteko toki...

Albisteak e-postaz jasotzeko






Iragarki laburrak

Agenda

San Martzial jaixak
Iraila 4, 2010 (08:00)

BTT Itzulia
Iraila 5, 2010 (10:30)

Zarzuela gaua
Iraila 11, 2010 (20:00)

Agenda osoa ikusi

Agenda

Abuztua 2010 Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Une honetan 25 bisitari

Loturak

    1.jpg
 
 
  2.jpg
 
 
  3.jpg
 
 
 4.jpg