http://www.plaentxia.com

Atzoko plenoan trafikoaren norantzen desadostasuna agerian PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2010-01-14 11:15
Klik haundi ikusteko
Oposizioak lehengo norantzak berrezartzeko eskatu bazuen ere, Gobernu Taldearen ustez "goizegi da" aldaketen eragina ikusteko.
 
 
 
 
 
Atzoko Ohiko Saioan aurreko bi saioetako aktak onartu eta Alkatetzaren Dekretuen berri eman, onartu eta gero, Gobernu Taldeak kargu publikoen soldaten %10eko jaitsiera proposatu zuen. EAJ-k  "harriduraz" hartu zuen proposamena, bere hitzetan, bere taldeak aurrez proposamen horren azalpenik jaso ez zuelako eta gehitu zuten, iaz, soldaten izozketa eskatzen zuen mozioa aurkeztu eta onartu egin zela eta koherente izanez, postura berdinarekin jarraitzen dutela. 
 
PSE-EE-k ere,  koherentzia aipatu zuen. Urte hau soldaten izozketa aplikatzen den laugarren urtea dela eta dirua aurrezteko beste bide batzuk badaudela, adibidez, "fatxadak garbitzen xahutzen diren 24.000 euroak". Bai EAJ eta PSE-EE bat etorri ziren, %10 eko jaitsiera horrekin, ez direla prentsan argitaratu den 9.000 euroko zifra aurreztera heltzen. PP-ko zinegotzi Maria Garmendiak ere, jaitsiera hori aplikatzeko arrazoirik ez zegoela esan zuen. 
 
Alkateak EAJ-ri erantzun zion, bere garaian soldatak izozteko aurkeztutako proposamena pleno baten bidez jakin zuela: "Ekainean soldatak sei hilabeterako izozteko erabakia hartu eta gero, berriz dakarkigu proposamena". Horrela, Udal Gobernu taldeak bakarrik aplikatuko du %10eko jaitsiera beraien soldatetan, orain urte eta erditik egiten ari diren moduan.
 
EAJ, PSE-EE, PP udal taldeen mozioa,  trafikoaren noranzkoen aldaketari buruzkoa
Aldeko sei botu (EAJ, PSE-EE eta PP) eta aurkako bost boturekin (Udal Gobernu taldea), onartu egin zen mozioa. EAJ-ko Iker Aldazabalek esan zuen sahiesbidea aparkaleku bihurtu izanak "herriko arazo bakar bat ere ez duela konpontzen, ez herri barruko trafikoa arintzea, ez eta aparkalekuena". PSE-EE-ko Soledad del Bosquek hari beretik esan zuen, neurri hori "desastre bat dela" eta "sahiesbidea hipotekatzea ez dela irtenbidea".
 
Alkateak erantzun zuen, norabide aldaketak ez direla "neurri isolatuak eta Etxaburueta eta Plaza Zaharreko lanak amaitutakoan herri erdia oinezko bihurtzeko asmoa bete" egingo dela. Gehitu zuen, "ulertzen duela herritarren desadostasuna" eta prest daudela konponbidea elkarrekin topatzeko, beti ere, oposizioari "jarrera oztopatzailea alde batera uzteko" eskatu zion eta  "oraindik goizegi" dela norabide aldaketen eragina ikusteko, "are gehiago obrak aste batzuk barru hasiko direnean" (Etxaburueta eta Plaza Zaharrean egingo dituzten lanak direla eta). Ez dirudi beraz lehengo norantzak berrezarriko direnik. Nahiz mozioa onartu, arlo honen eskumena alkatearena delako eta berea azken hitza. Hala ere, dei egin zien herritarrei Udalera joan eta euren desadostasunaren arrazoiak azaltzeko.
 
Bukatzeko, Udaleko zinegotzi hautetsiek mozioa aurkeztu zuten Aramaioko Alkatearen kontrako prozedura judizialen gainean. Aldeko bost boturekin (Udal Gobernu taldea), hiru abstentzio (EAJ) eta hiru aurkako boturekin (EE-PP), onartu egin zen.
 
 
 

Komentarioak

Beti berdin
Nineu 2010-01-14 12:00:35
Agerian geratu da Udal Gobernua Taldea "oso demokratikoa dela" trafikoaren norantzako gaian. Atzoko plenoan oposizioak aurkeztutako mozioa onartu arren, mozioak ez du ezertarako balio, Alkateak nahi duena egin behar bait du. Helduko da Aurrekontuak onartzeko momentua, eta hoiek onartzeko ez du balio Alkate Jaunak bakarrik esaten duena kasu honetan egin den bezalaxe.
ados nago zurekin
soramutil 2010-01-14 13:48:33
Ados nago zurekin nineu. Dirudienez Udal Gobernu Taldearen mozioak onartzen direnean bakarrik aurrera eramaten dira. Oposizioarenak onartu arren hauek alkatearen gain geratzen dira aurrera eramateko. 
Horrela ez dugu inoiz ezer lortuko.
Herriaren erdialdea oinezkoendako
Baltza 2010-01-15 10:35:54
Ba nere ustez Udal Gobernua egin behar duena egiten ari da. 
 
Herriaren erdialdea oinezkoendako ixteko pausoak ematen ari da. Hurrengo Plaza Zaharra eta Frontoia hustuko dira autoz eta herriaren erdialdea herritarrak lasai lasai ibiltzeko gunea izango da.  
Ez dut uste esaten den beste jende dagoenik horren kontra bestela joan zen eguneko plenoan pertsona bat baino gehiago egongo zen, baina ez zen egon. 
 
Uste dut oposizioak bide okerra hartu zuela legealdiaren hasieratik, Udal Gobernu berria etengabe boikoteatzeko ahaleginean. Horrek sinesgarritasuna kendu dio eta dagoeneko beranduegi da hori aldatzeko. Denek dakite PNV, PSEE eta PPk ez etengabe oztopatzen dutela Udal Gobernu berriaren jarduna eta hori euren aurka doa. Umiltasun eta borondate on pixkat nahikoa litzateke hori aldatzeko. 
 
Udal Gobernuak batzuetan hobeto asmatu du eta beste batzuetan gutxiago baina ez dira deabru buztandunak oposizioak saldu nahi duen moduan eta soraluzetarrek oso ondo dakite hori, egunero ikusten dituztelako kalean. 
 
Zarata gutxiago eta borondate on gehiago da behar dena herri honetan.
Umiltasuna?
Nineu 2010-01-15 16:37:08
nullUmiltasuna: harrokeriaren gabezia.null Bere ideia gehiengoaren kontra ezartzen duen Udal Gobernu batekin (hori nere herrian, Plaentxian, harrokeria deitzen diogu), umiltasuna edukitzea? Non dago haien umiltasuna? Boikota? Ez, hori ez da boikota, hori oposizioa egitea da. Udal Gobernu honek Trafiko Norantzaren aldaketa planteatzeko ez zen behin ere ez oposizioarekin bildu. Eta orain umiltasuna eskatzen da? Eta borondate ona? Orain bai ezta? Aurrekontuak boskatzeko momentua heltzear dago, eta orain oposizioari borondate ona eskatzen zaio. Udal Gobernu bera sartu da zulo hontan, Udal eta herri bat kudeatzea oso erraza zela uste zuten, baina zorionez Udal eta herri hau kudeatzeko oposizioarekin hitzegin eta beraien hitzak kontuan hartu behar dituzte, eta ez dute inoiz hori kontutan eduki. 
 
Bestalde, non daude Udal Gobernuko EA-K bere hauteskunde kanpainan iragarritako "U"-ko aparkalekuak? Non daude Udal Gobernuko Ezker Abertzaleak bere hauteskunde kanpainan esandako Erregetxeko aparkalekuak? Hori ez al da herriari gezurra esatea? Baina beno, aitzakia erraza da, oposizioak aurrekontuak onartzen ez dituenez, ez dago dirurik, eta ezin dira aparkalekuak egin. Oraindik ez dira konturatu ezin dutela bakarrik gobernatu, eta batzutan ondo gobernatzeko kontzesioak egin behar dira. Hori da politikari ona izatea. Laburtuz, KERIK NAHI EZ DUENAK, EZ DEZALA SURIK PIZTU..
Bere errua
Nineu 2010-01-16 11:59:45
Zinea: zinea E-Plananen diruaurekin egin da. Ez da izan Udaleko diruarekin. Eta talde guztiek onartu dute. 
Futbol-Zelaia: talde guztiak ados egon dira futbol-zelaia konpontzeko. Ez da Udal Gobernuaren ideia izan. 
Etxebizitza Sozialak: Euskal Gobernuak etaratako laguntzak dira, ez da izan Udal-Gobernuko ideia ezta dirua ere. 
Etxaburueta-Plaza Zaharra: Izartu II Proiektuaren barnean daude. Udal Gobernu hau sartu baino aurretik aprobatua zegoen, eta Ezker Abertzalea gainera lan honen kontra zegoen. 
 
Bestalde, egiten duzun galdera hori, ea nondik etara behar den "U"-ko eta Erregetxeko Aparkalekuak egiteko dirua, Udal Gobernuari galdetu, beren ideia izan bait zen. Haiek jakingo dute nondik pensatuta zuten diru hori etaratzea. 
Sapan aparkalekuak egiteko ideia hori ondo iruditzen zait, baina espropiatzen? Agian zure etxea dagoen lekua askoz hobeagoa da aparkalekuak egiteko. Zergatik ez dute zure etxea espropiatzen? Neretzat hori ez da bidea. Gauzatxo bat esango dizut, joan zen urtean aurrekontuetan Euskal Preso politikoentzako dirua zuzendua zegoelako ez ziren onartu. Alderdi politiko batek diru hori aurrekontuetatik etara eta haiek aurrekontuak onartuko zituztela esan zuen, eta aurrekontuak aurrera joango ziren. Udal Gobernuak ezetza eman zien, eta dakizunez aurrekontuak ezin dira zatika onartu, beraz Udal Gobernuak bere esku eduki zuen Erregetxeko Aparkalekuak egiteko posibilitatea, baina Euskal Presoen diruari lehentasuna eman zion, eta ez zuen partida hori aurrekontuetatik etara, beraz bere errua izan zen. Hori al da herria maitatzea? Hori al da beste taldeekin elkarrizketa egitea?
Eztabaidatu -> Erabaki
Jeeseus 2010-01-16 14:18:57
Gure herriaren inguruan edozein Udal Gobernuk hartu beharreko erabakiak, ahalik eta akordio maila handienarekin aurrera atera behar direla uste dut. 
 
Helburu honek berarekin batera jarrera zehatz baten beharra dakar, hots, lehenbizi herria osatzen duten beste herritar eta taldeekin batera hitz egin eta gogoetan aritzeko borondatea.  
 
Zoritxarrez, Soraluzen betebehar hori aurrera eraman aurretik, jendeak bere erabakiak ezartzeko joera zuzenezina duela dirudi. Trafiko eta aparkalekuen inguruko neurriak berriz ere adibide. 
 
Eztabaidatu->Erabaki. Ea noizbait zentzu zuzena jarraitzeko abiltasuna dugun.
Argiketa
Nineu 2010-01-16 15:05:38
Nire "Bere errua" izenburuko komentarioa "Alternatiba zein da ba" izenburuko komentarioaren harira datorrela argitu nahi dut. Komentario hori bere tokian ez dagoela uste dut, "Soraluzeko Euskalgintzak Egunkariaren aldeko egitaraua antolatu du" albistean egina bait dago...
Nineuri
Baltza 2010-01-18 13:27:21
Begira, Udal Gobernari min emateko ahalegin etengabean diharduzue baina ez zarete konturatzen justu kontrakoa ari zaretela lortzen. Segi segi, aspertu arte! 
 
Udal Gobernu honek oso argi dauka presoen senideei dirulaguntzak emango dizkiela. PSEEk gai horrekin txantaia egitea onargarria iruditzen zaizu zuri? jeje! Gobernu Taldean PNV balego laster kenduko lituzke laguntzak ezta? ba Gobernu Talde honek ez. 
 
Gauza batzuk ez dira negoziagarri txotxo!
"Kalebarren"-en izenean
admin 2010-01-19 13:14:56
Hurrengo komentarioa "Kalebarren" erabiltzailearen izenean doa. Komentarioa idazteko arazoak medio, plaentxia.com-ek bideratu diona. 
 
Bat nator Jeeseus´ek erabakiak hartzeko prozedurari buruz zioenarekin, ez dela modurik egokienean hartu. Gauza bera esango nuke aurretik Udal Gobernua osatu zutenen erabakitzeko moduegatik. Baina oraingoan herritarron parte hartzea erraztatzen da, orain arte ez bezala. Aurrera pauso bat beraz sentzu horretan eman dena. 
 
Trafikoaren arloan zentratu nahian, inork ondo ezagutzen baditu gure herriaren beharrak,(arazoak non, noiz eta nortzuk ditugun) hau Udaltzaingoa da, eta erabakitzeko hautatu ditugunak hortik hasi behar lirateke informazioa jasotzen, betidanik hala izan ez bada ere. 
 
Bildutako sinaduren balioa, nahiz alde nahiz kontra, bere fidagarritasuna eta kopuruaren arabera baloratu behar litzake. Eta bultzatzaileek ez dut, edo niri ez zaizkit heldu kopuruok. Oposizioak ez luke ahaztu behar hainbat aldiz legeari heldu diola bere posturak defendatzeko eta orain Alkateari badagokio erabaki hau onartu behar luketelakoan nago. 
 
Bestalde bai Udal Gobernua eta baita oposiziokoen pisudun argumentuen falta somatzen dut. Badirudi tripetatik edota emozioetatik jokatzen dutela herritarron interesak defendatzearen alde baino. 
 
Eta indarrean dagoen trafikoaren norabideen azken aldaketari (iraganean izan ziren baita aldaketak) buruz honako abantaila eta kalteak ikustera heltzen naiz: 
 
Abantaila 1.- Sahiesbidean hainbat aparkaleku irabazi dira, inori entzun ezta irakurri ez badiot kopuru zehatza. Demagun 70 aparkaleku irabazi direla. 
Abantaila 2.- Norabide bakarrak lehen bikoitza ziren bideetan, seguritatea gehitu egin digu gidari eta oinezkoori. 
Abantaila 3.- Herritarron parte hartzea eta eritziak emateko bidea gauzatzen doa egunerokotasunean eragingo diguten erabakietan. 
 
Kaltea 1.- Zabor bilketari eraginak. Adibidez Loraldeko lurpeko kontenedoreak orain ez dira erabiltzen, eta dexente kostatuko zen instalazio hori, ezta? 
Kaltea 2.- Norabide bikoitzak, orain bakarra bihurtu den kale edo bideeri esker, dena gertuago jartzen zigun. Baina ez dezagun ahaztu gure herriaren tamaina hain txikia izanik, buelta osoa eman behar badugu ere, bi edo hiru minututan egin dezakegula. Eta hori ibilgailuan eserita ez dela hain nekagarri nire ustez. 
Kaltea 3.- Zalantzan nago abantaila ez ote den (irekitzen digun entzuten ikasteko aukera ikusiko bagenu), baina posizio inmobilisten arriskua hor dago. 
 
Azkenik proposamen bat luzatu nahi nuke aparkalekuen erabilera sostengarriagotzeko. Herriaren erdi aldean, Plaza Zahar, Zubi Nagusi edota Erregetxen, ordu beterainoko aparkatzeko gunea/k dohainik ezartzea (Elgoibarren daukaten bezala). Ez zait iruditzen egokia denik aste osoan hainbat ibilgailu toki berean geldik edukitzea. 
 
Hauxe nire aportazioa gai honetan. Aupa Plazentzia, plazerretik baidator, eta ez Plaentxi.

Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Herritarren blogak

Egunkaria libre

Advertisement

Eztabaida Gunea

Kaleko eskulturak gustatzen jatzuz?

Komentarioak (2)

Iragarki laburrak

Pil Pilean

Mediateka


Aratosteak 2010

RSS Harpidetza

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Azken komentarioak

Azalpenak
Kaixo, ba neri Plaza Barrikoa gustatu zait. Egi...
erdixka
gabolatsen daguana bai, gustatzen jata baina plaza...
Alkatearen dekretuak
Alkatearen azkenengo Dekretua eduki zuen eztabaida...
\"Kalebarren\"-en izenean
Hurrengo komentarioa \"Kalebarren\" erabiltzailear...
Nineuri
Begira, Udal Gobernari min emateko ahalegin etenga...
Argiketa
Nire \"Bere errua\" izenburuko komentarioa \"Alter...

Albisteak e-postaz jasotzeko






Agenda

"El pico de las viudas" antzerkia
Martxoa 12, 2010 (22:15)

Mural margoketa
Martxoa 13, 2010 (12:30)

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
Martxoa 15, 2010 (18:30)

Agenda osoa ikusi

Agenda

Otsaila 2010 Martxoa 2010 Apirila 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Une honetan 18 bisitari

Loturak

1.jpg
2.jpg
3.jpg