http://www.plaentxia.com

Kanpoko bi igogailu publikoen lanak Goitu Eraikuntzak egingo ditu PDF Inprimatu ePosta
plaentxia.com   
2010-02-04 10:58
Klik haundi ikusteko
312.944, 62 euroko aurrekontua izango dute Estaziño eta Zeletara irisgarritasuna hobetuko duten igogailuen lanek.  
 
 
 
 
 
Atzoko plenoa azkenaldiko motzena izan zen. Arratsaldeko 19:00etan ekin zioten zinegotziek ohiko saioari eta 19:25erako aztergaiak amaituta zituzten. Maria Garmendia PP-ko zinegotzia ez zen saioan izan. 
 
Udalbatzarra urtarrilaren 13ko saioaren akta onartu eta Alkatearen Dekretuen berri emanez hasi zuten. Aldeko hamar boturekin, kanpoko bi igogailu publiko jartzeko lanak Goitu Eraikuntzak S.L.-ri esleipena onartu zuten. Lanen aurrekontua 312.944,62 eurokoa da, B.E.Z. gehitua. Igogailuetako bat Gabolatz kaletik (Gupizcoano paretik) Saciako babes ofizialeko etxeetara iritsiko da. Bigarrena, Estazioñotik hilerri parera. Modu horretan, herritarrei Estaziñora eta Zeleta auzoetara irisgarritasuna hobetzea da helburua.
 
Etxaburueta eta Plaza Zaharra urbanizatzeko lanak berriz, Construcciones Fresneda S.L.-ri esleitzea onartu zuten, aldeko hamar boturekin, 309.159,62 euroko aurrekontuarekin, B.E.Z. gehituta. Bestalde, EUSKALTEL telefono konpainiarekin hitzarmena ere onartu egin zen, falta diren auzoetan, Sagarrerrekan eta Mandiolan instalazioak amaitzeko.
 
Alkatearen 9.000 euroen zuzenketa  
Bukatzeko, eskari eta galderen atalean, EAJ-k alkateari eskatu zion bere garaian komunikabideetan adierazitako 9.000 euroko zifra, ustez, kargu publikoek euren soldatak %10 jaitsiz aurreztuko litzatekeena, zuzentzeko. Alkateak onartu zuen zifra hori ez dela zuzena eta komunikabideetan errektifikatuko duela esan zuen.
 
PSE-EE-k eta EAJ-k Haitira 6.000 euroko diru laguntza bidaltzea proposatu zuten, hango hondamendiaz kaltetutakoak lagundu asmoz. Diru hori nundik aterako duten galdetuta, Gizarte Ongizate sailetik lor daitekeela erantzun zuten. 

Komentarioak

Alkatearen dekretuak
Nineu 2010-02-04 21:54:29
Alkatearen azkenengo Dekretua eduki zuen eztabaida ikusita (trafikoarena ain zuzen), azken saio honetan Alkatearen Dekretuak zeintzuk izan ziren ezagutzea oso interesgarria izango zen. Gainera Alkatearen Dekretuak izanda, laburpentxo bat egiteko bezain interesagarriak direla uste dot.

Komentarioa erregistratuta dauden erabiltzaileek bakarrik idaz dezakete.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Herritarren blogak

Egunkaria libre

Advertisement

Eztabaida Gunea

Kaleko eskulturak gustatzen jatzuz?

Komentarioak (2)

Iragarki laburrak

Pil Pilean

RSS Harpidetza

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Azken komentarioak

Azalpenak
Kaixo, ba neri Plaza Barrikoa gustatu zait. Egi...
erdixka
gabolatsen daguana bai, gustatzen jata baina plaza...
Alkatearen dekretuak
Alkatearen azkenengo Dekretua eduki zuen eztabaida...
\"Kalebarren\"-en izenean
Hurrengo komentarioa \"Kalebarren\" erabiltzailear...
Nineuri
Begira, Udal Gobernari min emateko ahalegin etenga...
Argiketa
Nire \"Bere errua\" izenburuko komentarioa \"Alter...

Albisteak e-postaz jasotzeko






Agenda

"El pico de las viudas" antzerkia
Martxoa 12, 2010 (22:15)

Mural margoketa
Martxoa 13, 2010 (12:30)

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
Martxoa 15, 2010 (18:30)

Agenda osoa ikusi

Agenda

Otsaila 2010 Martxoa 2010 Apirila 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Une honetan 19 bisitari

Loturak

1.jpg
2.jpg
3.jpg